ALBISTEAK

Arnaldo Otegi: "Beti naiz baikorra, baina ikusten ari naiz gure artean giro polita dugula eta ilusioa piztu dela"

Txomin Madina Milikua 2019ko api. 13a, 18:58

EH Bilduko koordinatzaile nagusia Arrasaten izan da, eta Iraitz Agirrek gidatutako elkarrizketan, egungo egoeraren irakurketa eta alderdiaren ikuspuntuak azaldu ditu.

Egungo egoera politikoa eta horren aurrean EH Bilduren jarrera, lurraldetasuna, euskal presoen egoera... Horiek guztiak eta gehiago izan ditu hizpide Arrasaten gaur eguerdian izan den ekitaldian EH Bildu koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegik. Iraitz Agirrek egindako galderei erantzunaz eman du alderdiaren ildo nagusien berri, eta Kulturateko areto nagusia goraino bete da Otegiren agerraldirako.

Apirilaren 28ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan jokoan dagoenaz galdetuta, Otegik dio Espainiako Estatuan gertatzen dabilen inboluzio antidemokratikoari nola egin aurre dela hori: "Aurre egiteko guk badugu proposamena: indarrak batu ditugu ERCrekin, BNGrekin eta nazioa zapalduen ezker soberanista guztiekin. Hiru gauza egiteko egin dugu hori: faxistei eta eskuinari stop esateko; politika sozial aurrerakoiak bermatzeko eta preso politiko guztiak etxera ekartzeko. Horretarako erabakigarriak izango gara".

Baikor agertu da EH Bilduk izango dituen emaitzez galdetuta: "Ikusten dut gure artean giro polita dugula, ilusioa piztu dela. Kontuz ibili behar den arren, inkesta guztiek diote gorantz goazela. gainera, jendea askok pentsatzen du bere garaian botoa beste bati eman ziola, esaterako Podemosi, eta horrek ez duela ezer ere ekarri. Ez dut zalantzarik egiten bi diputatu baino gehiago aterako ditugunik".

Udal eta Foru hauteskundeak

Udal eta Foru hauteskundeez galdetuta, azaldu du gehiengoak EH Bilduk defendatzen dituen feminismoa edo ekologismoa bezalako "balore alternatiboekin" bat egiten duela, eta horrek fruituak emango dituela. Esan du, era berean, urtetan Arrasaten egin bezala ezker independentistak agindu izan duenean, ez dela korrupzio kasu bat bera ere egon: "Hori guk bakarrik esan dezakegu".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak