"Bederatzi hilabeteko gobernu motz honi jarraipena emateko aukera daukagu: eskubide sozialak berreskuratzeko, askatasun espazioak berreskuratzeko, demokrazia berreraikitzeko, eta Europa mailan progresioa eta elkartasuna defendatzeko", dio Elorzak.
Herritarrei jakinarazi diete euren botoak baliagarriak izango direla gobernu progresista osatzeko eta eskuinari eta eskuin muturrari aurre egiteko. Hori dela eta, sozialistek diote asko dagoela jokoan apirilaren 28ko hauteskundeetan. "Gure beharrizanak daude jokoan: pentsioak, lan arloari dagokion legedia, dependentzia, oinarrizko hezkuntza-sistema, Euskadiren autogobernuaren garapena, ustelkeria kasuei aurre egiteko neurri berriak sortzea, demokrazia parte-hartzaile bat eraikitzeko mekanismoak indartzea… Azken finean, gure bizitzari buruz ari gara".
Oscar Garcia sozialista ere konbentzituta azaldu da hauteskunde orokor hauei begira, eta gobernu aurrerakoi bat eratzeko aukera handiak ikusten ditu.