Kamioi batek istripua izan du Arrasatetik Donostiara bidean, bidesaria pasa ostean

Maialen Regueiro 2019ko api. 11a, 12:29

09:40etan gertatu da kamioiaren istripua. Izan ere, Arrasateko bidesarea igaro eta Donostiara bidean dagoen lehenengo bihurgune itxian irauli egin da eta ondorioz, zama galdu du. Kamioiaren zama, gainera kontrako noranzko bidera erori da eta horrek Eskoriatzatik Arrasatera zetozen ibilgailuengan eragin du, ezin izan dutelako hortik igaro. Gidariari dagokionez, zauri arinak izan ditu eta ez dute ospitalera eraman. 11:45ean iritsi da garabia istripua gertatu den tokira eta momentu hauetan lekuan jarraitzen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak