Domekan, 10:00etan eta herriko plazatik abiatuko da aurtengo Arrasate-Udalatx mendi lasterketa. Mondraitz klubak antolatzen duen probaren bosgarren edizioa izango da, taldeko kideek indarberrituta, ilusioarekin eta aurtengoa ere arrakastatsua izango den itxaropenarekin agertu ziren mendi lasterketaren aurkezpenean. Parte-hartzaileei dagokienez, ia berrehun bailarakoak izango dira; 119, arrasatearrak. Aurreko urtetako irabazleak ere gonbidatu dituzte parte hartzera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.