Euskaltzaleen Topagunearen Laburbira, euskal film laburren zirkuituak geldialdia egingo du, bihar, eguaztena, Arrasaten; AED elkartearen eskutik, Kulturaten, 19:00etan hasita, aurtengo bilduma ikusteko aukera izango da. Eskainiko dituzten film laburren artean dago, Arrasateko Ane Zuazubiskarrek zuzendu duen Erroak filma. Arrasate Irratiko Igo Autobusera saioan elkarrizketatu dute Zuazubiskar.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.