ALBISTEAK

Jendetza bildu da Amelia Tiganus aktibista feministaren hitzaldian

Amaia Zabala 2019ko apirilaren 2a

Amelia Tiganusek, aktibista feminista, prostituta ohia eta salerosketa bizi izan zuen errumaniarrak hitzaldia egin zuen atzo 19:00etan Kulturaten. Arrasateko Ezker Anitzak antolatu zuen hitzaldia eta herritar ugari bildu ziren, aretoa txiki geratzeraino.

Tiganusek Talde bortxaketa bat jasan zuen 13 urte zituela, eta, geroztik, hainbatetan errepikatu da ames-gaiztoa. Nerabe zela, Espainiara prostituitzera joatea proposatu zioten, bizitza konponduko ziotela esanez. Bost urte ibili zen prostituta, eta, gaur egun, prostituzioaren eta emakumezkoen salerosketaren aurkako ekintzailea da.

Atzo, Arrasaten eman zuen hitzaldian prostituzioaren abolizioaz mintzatu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak