Iaz ehun urte bete ziren Vasco-Navarro trena Arrasatera heldu zela, eta gertakari hori abiapuntu hartuta, trenak herrian izan zuen eragina jaso dute Arrasateko bibliotekariek dokumental batean. Eguaztenean eta eguenean Kulturateko Areto Nagusian ikusteko aukera izango da, 19:00etan. Dokumentalaren egileak, Olatz Bartolome eta Adela Bikandi bibliotekariak izan dira gaur, astelehena, Arrasate Irratiko 'Igo Autobusera!' saioan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.