AED eta Txatxilipurdi elkarteen urteurren festako irratsaioa

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko mar. 28a, 16:05

Martxoaren 23an AED eta Txatxilipurdi elkarteen urteurrenak ospatu zituzten; jaiaren erdigune izan zen Seber Altube plazan askotariko ekintzak egin zituzten egunean zehar; horien artean, Seber Altube plaza bertatik irrati saioa. Txatxilipurdi elkarteko kide Lander Juaristik gidatu zuen, eta bi elkarteen historia laburbiltzeko askotariko gonbidatuak izan zituen Seber Altube plazako irrati-estudioan lagun. Hemen saioa osorik entzungai.

Ordu eta erdi iraupena izan zuen saioan, AED eta Txatxilipurdi elkarteen sorreraren inguruan berba egin zuten, eta baita elkarteen gaur egungo lan esparru eta askotariko egitasmoen gainean ere. Gonbidatu asko izan zituen Juaristik lagun; horien artean: Juan Luis Arexolaleiba, Gatxi; Amaia Gabilondo, Danel Goikolea, Irune Iribekanpos, TTak taldeko kideak; Zaharberri ekimeneko ordezkariak, eta Arrasateko gaztetxokeroak.

Asteburuan Arrasate Irratian entzungai

Asteburuan FMko 107.7an entzuteko aukera izango da Juaristik gidatutako saioa: zapatu eta domekan, 11:00etan, Asteko Gainbegiratua saioaren ostean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak