ALBISTEAK

'SZukaldatzen LAB' ekimena aurkeztu da Polo Garaian

Maialen Regueiro 2019ko martxoaren 7a

Gipuzkoako egosketa industriako enpresen elkarlaneko berrikuntza laborategia da SZukaldatzen LAB ekimena eta ekimenean parte hartzen ari diren enpresetako ordezkariak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ekonomia sustapeneko diputatua den Ainhoa Aizpuru Arrasateko Polo Garaian elkartu dira goizean.

Ainhoa Aizpuruk aipatu du, aldundiak ezarritako apostu estrategikoetan gastronomiari zuzenduta dagoena garrantzitsuenetakoa dela eta arlo horretan Gipuzkoan indargune batzuk identifikatu zirela. Bestalde, ACEDEko zuzendaria den Xabier Gorrotxategik bestalde adierazi du, ekimen honen helburua enpresa ezberdinen arteko elkarlanaren bitartez, zerbait berria sortzea izan dela. Azkenik, Mondragon Componenteseko berrikuntza zuzendaria den Jabier Aranzetak, ekimen honetan parte hartzeak beste enpresa batzuekin harremanak sortzea ahalbidetu diela azpimarratu du. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak