Sagra Lopez ez dute berehalakoan ahaztuko ingurukoek

Amaia Txintxurreta Guridi 2019ko mar. 5a, 12:51

"Aitzindaria izan da emakumeen aldeko borrokan", " premia bat zegoen lekuan, han zegoen bera", "alde guztietan maitatua eta onartua izatea lortu du", "altxor bat izan da". Halako hitzak izan dituzte Sagrario Sagra Lopezen ingurukoek haren azken agurreko ekitaldian.

Arrasateko Aldai parkea txiki geratu da emakumeen eskubideen aldeko borrokan urteak eta urteak eman zituen mugimendu feministako kide Sagrario Sagra Lopezi azken agurra emateko.

Azken urteetan, pentsio duinen aldeko borrokan ere murgilduta izan zen arrasatearra, eta gainera, LAB sindikatuan Helduak arloko ordezkari ere izan zen.

Domekan zendu zen Gasteizen 73 urterekin eta atzo arratsaldean egin zioten azken agurra Arrasaten. Arnaldo Otegi eta Sortuko Arkaitz Rodriguez ere, besteak beste, bertan izan ziren eta herritarren eta ingurukoen artean oso maitatua izan zela ikusi ahal izan zen. Hauxe adierazi zuen esaterako, Lopezen lagun Karmele Iparragirrek: “Niretzako altxor bat izan da. Betidanik ezagutzen nuen, baina pentsionisten kontuarekin batu ginen eta familiakoa naizela sentitzen dut, Lopezen familiak ere hala hartzen nau gainera”. Xabier Zubizarreta Txiron-ek, berriz, hauxe adierazi zuen: “Izan da emakume bat lortu duena maitatua eta onartua izatea alde guztietan. Beste ezaugarri bat ere bazeukan, zen nekaezina infinituraino. Inoiz ez dut ikusi amore ematen”.

Sagra Lopezi horrenbeste gustatzen zitzaion poesia izan zuen agurrak, eta lore eskaintza, Lopezek horrenbeste maite zuen Silvio Rodriguezen Ójala kantuarekin egin zuten.

Gertukoek premia zegoen lekuan egoten zen pertsona moduan gogoratzen dute. Halaxe esan zuen Txiron-ek: “Aitzindaria izan da emakumeen eskubideen aldeko borrokan. Biona tabernan urtetan lanean ibilitakoa ere bada eta lortu zuen Arrasateko gaztetxoengandik maitatua eta onartua izatea”.

Agur hunkigarria egin zioten eta ingurukoek seguru ez dutela berehalakoan ahaztuko.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak