"Hau ez da pelikula bat" programaren amaiera ekitaldia Kulturaten

Amaia Zabala 2019ko ots. 19a, 17:00

Arrasateko Institutuak "Hau ez da pelikula bat" programaren amaiera ekitaldia ospatu du gaur goizean Kulturateko areto nagusian. Ekimen hau, 1936ko gerra eta ondorengo diktadura sufritu zutenen memoria Gipuzkoako nerabeei gizarteratzeko programa bat da eta hainbat ikastetxek hartu dute parte, horien artean Arrasateko Institutuak.

DBH3ko 44 ikasle, gerra eta diktadura pairatu zuten biktima arrasatearrekin hitz egin eta oroimena berreskuratzen ibili dira azken hiru hilabete hauetan eta gaur informazio honekin sortu dituzten laburmetraiak herritarrei erakusteko unea izan da.

Ikasleek aitortu dute oso gustura egin dute lan eta oso esperientzia positiboa izan dela eta irakasleek ere oso esperientzia aberasgarri moduan definitu dute.

Gaurko ekitaldira, Maribel Vaquero, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaria ere gerturatu da eta ikasleei beraien lanaren aitortza egiteaz gain oroigarri bat ere eman die.

“Hau ez da pelikula bat” Arazi enpresak sortu, koordinatu eta gauzatu duen programa izan da eta Donostia, Tolosa, Hondarribia, Beasain, Zarautz  eta Arrasateko Institutuek hartu dute parte ekimen honetan, denera 350 bat ikaslek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak