Muñecas kapitainaren aurkako ibilbide judizialaz mahai ingurua

Amaia Zabala 2019ko ots. 15a, 14:30

Torturaren Aurkako Egunaren bueltan EH Bilduk antolatutako egitarauaren barruan, ‘Muñecas kapitaina torturatzaile: inpunitatea eta boterea’ izeneko mahai ingurua egin zuten atzo.

Mahai inguru honen bidez Jesus Muñecas Aguilar, guardia zibilak, Euskal Herriko hainbat herritarrek salatutako torturez eta haren aurka gauzatu diren prozesu judizialez hitz egin zuten.

Josu Ibargutxi hizlarietako bat izan zen eta Kereilaren euskal plataformaren berri eman zuen, Muñecas kapitainaren aurkako auzibidea frankismoaren testuinguru orokorragoan kokatuz.

Mahai inguruan bertan izan ziren Muñecasen eskuetan Tolosako kuartelean torturatuak izan zirela salatu duten Elixabete Nosellas belauntzarra eta Josetxo Zabaleta leitzarra ere eta beraien testigantzak erantsi zituzten.

Bestalde, Paco Etxeberria mediku forentsea ere bertan izan zen eta Arrasatek torturen kasua gertutik ezagutu izana nabarmendu zuen.

Ekitaldia Arrasateko Kulturaten izan zen arratsaldeko zazpietan eta 90 bat lagun inguru bildu ziren. Horien artean, torturatuak izan diren arrasatearrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak