Errefuxiatuei laguntzeko jaialdia egingo dute zapatuan, Arrasaten

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko ots. 14a, 14:33

Errefuxiatuen aldeko Neguen be bero! jaialdia egingo dute zapatua Arrasaten. Egun osoko jaia izango da. Goiz partean bi bilketa egingo dituzte: batetik, elikagaiak batuko dituzte Zaporeak ekimenaren bitartez Lesbosera bidaltzeko; eta, Hotz Oñati elkartearekin batera neguko arropa jasoko dute.

10:30etik 12:30era bitartean, Txatxilipurdiren eskutik umeendako tailerrak egingo dituzte Biteri plazan. 18:00etan, bertso-poteoa egingo dute Paula Amilburu, Ane Zuazubiskar, Peru Abarrategi eta Xabi Igoa bertsolariekin. Gai-jartzaile lanetan Burgi ibiliko da. 20:00etan, Sara Alonso bakarlariak kontzertua eskainiko du.

22:00etan, kontzertuak izango dira gaztetxean Wood Strings, Balarrasa eta Salda Dago taldeekin. Sarrera borondatea izango da eta jasotako dirua Zaporeak ekimenari bideratuko zaiola azaldu du Omar Grana antolatzaileak.

Janari eta arropa bilketa

Goiz partean bi bilketa egingo dituzte: batetik, elikagaiak batuko dituzte Zaporeak ekimenaren bitartez Lesbosera bidaltzeko –pasta, arroza, lekaleak, atuna eta sardinak latan eta espeziak, kuminoa, currya...–; eta, Hotz Oñati elkartearekin batera neguko arropa jasoko dute. Jasotakoa Oñatiko harrera etxean dauden asilo eskatzaileendako izango da.

81 pertsona daude harrera etxean

Hotz Oñati elkarteko Edurne Saezek azaldu du gizonezkoendako arropa behar dutela, batez ere gizon gazteei zuzendutakoa. Gaur egun Oñatiko harrera etxean 81 pertsona daude; tartean lau familia, eta horietatik hiru familiak adin txikiko umeak dituzte.

Gainerako guztiak mutil gazteak direla dio, 20 bat urte ingurukoak; eta, horregatik, eskatzen duten arropa "gazteei zuzendutakoa" izatea eskatzen dute.

Larrañako harrera etxera urrian iritsi ziren lehenengo asilo eskatzaileak; orduan, 42 lagun etorri ziren, guztiak gizonezkoak eta Saharaz hegoaldekoak. Urritik gaur egunera arte 100 asilo eskatzaile pasa dira aterpetxetik; eta, gaur egun 81 pertsona daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak