Arrasateko ondare soziokulturala jaso eta erakusteko egitasmoa

Txomin Madina Milikua 2019ko ots. 13a, 15:57

Eibar eta Azpeitiarekin batera, Arrasate aukeratu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Koldo Mitxelena Kulturuneak Kultur Memoriak. Memorias Urbanas izeneko ekimena martxan jartzeko. Helburua da herriko memoria eta ondare soziokulturala herritarrek eurek egingo duten mapatze parte-hartzaile baten bidez jaso eta erakustea.

Mapatzea sorkuntza prozesu bat da, Arrasateko herritarrekin egin gura dena bideoak, audioak, argazkiak, edota artxiboko materiala bezalakoak erabilita. Teknologia berriez baliatuko dira horretarako, eta eraldaketa sozialean eragiteko mugikorrak erabiltzen dituen Moviltik elkarteak gidatuko du prozesua.  

Prozesuari berari dagokionez, larunbat goizetan izango diren hiru saio egingo dituzte: lehenengo saioa, martxoaren 1ean izango da, eta bertan, herritarrek mapatze analogikoa egingo dute, jaso gura dituzten elementuak identifikatzeko. Bigarren eta hirugarren saioak, martxoaren 9an eta 16an egingo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak