'La Retirada' ihesaldia gogoratzeko erakusketa

Eneko Azurmendi 2019ko ots. 8a, 10:21

1939ko otsailean Katalunian zeuden milaka euskal errefuxiatuk ihes egin behar izan zuten Frantziara. Muga zeharkatu zuten asko eta asko, hainbat kontzentrazio eremutan sartu zituzten. La Retirada deitu zioten ihesaldi hari. 80. urteurrena gogoratzeko, erakusketa zabaldu du Intxorta 1937 kultur elkarteak, Kulturaten.

Juan Ramon Garai Intxorta 1937 kultur elkarteko kideak adierazi duenez, 100dik gora izango ziren muga zeharkatu zuten arrasatearrak, baina haiek 75 dituzte identifikatuta, zerrenda batean. "500.000 pertsonatik gora pasatu ziren Frantziara, faxistengatik ihesi. Negua zen, eta oso baldintza txarretan egin zituzten lehen hilabetetan. Gero, Eusko Jaurlaritzak leku bat prestatu zuen Gürsen. 6.000 euskaldun inguru joan ziren horra, horietatik 50 arrasatearrak", dio.

Atzo, eguena, zabaldu zuten erakusketa, eta Josu Chueca historialariak hainbat azalpen eman zizkien gerturatutakoei, bisita gidatu baten bidez.

Ostean, bukatzeko, De la Retirada a la Reconquista izeneko dokumentala proiektatu zuten, eta Anita Fernandinok hainbat azalpen eman zituen.

Astebete

Astebetez egongo da zabalik erakusketa, otsailaren 14ra arte, eta Garaik gerturatzeko deia egin die herritarrei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak