Atzo aurkeztu zuen Debagoieneko Ezker Anitzak Arrasateko alkategaia, eskualde mailako Arrasateko egoitzan. Bertan izan ziren Isabel Salud –Ezker Anitzako koordinatzaile nagusia eta Podemos-Ahal Duguko diputatua Espainiako Kongresuan– eta baita Arantza Gonzalez –Gipuzkoako Batzar Nagusiko diputatua Ezker Anitzetik. Juan Luis Merinoren esanetan, Ezker Anitzak "bere printzipioei eutsiz" lanean jarraituko du: "Justizia soziala, etxebizitzarako eskubidea, enplegua, berdintasuna, ingurumena eta parte hartzea, besteak beste". Merinoren hautagaitza urtarrilaren 14an egindako alderdiaren batzarrean aho batez onartua izan dela jakinarazi zuten.
Gainontzeko herriak
Eskoriatza, Aretxabaleta eta Bergarako alkategaien izenak datozen egunetan erabakiko dituztela jakinarazi du alderdiak. Aurten, gainera, Antzuolan hautagaia aurkeztea planteatzen ari dira.