'Igo autobusera' saioa: 2019-02-05

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko ots. 5a, 14:20

Paco Garciari, Arrasateko zinegotzi sozialista ohiari azken agurra emateko Aldaiko parkean batu ziren alderdikideen eta lagunen hitzak batu dituzte gaurko, martitzena, albistegian; horrez gainera, Zuberoako Konpany Beritza elkarteko Johañe Etchebestek, zapatuan, Amaia antzokian eskainiko duten Üda batez dantza ikuskizunari buruzkoak azaldu ditu.

Aste honetan Arrasate Irratian zozkatuko dituzten oparien zerrendaren berri ere eman dute gaurko saioan: eguenean, Ainara Legardonen Kooltur Ostegunak kontzerturako sarrerak zozkatuko dituzte, eta egubakoitzean, Üda batez dantza emanaldirako sarrerak, eta Olatz Zugastik eta haren taldeak zapatuan Bergarako Seminarixoan eskainiko duten emanaldirako ere bai. Zozketatan parte hartzeko, deitu 943 25 05 05 telefonora edo idatzi, irratia@goiena.com helbidera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak