Legazpiko Brinkola auzoko Gibola baserrian kokatzen den fikziozko misteriozko istorioa kontatu du Ane Odriozolak (Legazpi,1979) El secreto de Gibola liburuan. Orain dela 12 urtetik Arrasateko Udaleko BAZ-en egiten du lan, eta irakurtzea eta idaztea du afizio; sekulako arrakasta izan du abenduan argitaratu zuen liburuarekin, dagoeneko hirugarren edizioa kaleratu du, eta, egubakoitzean, Circulo Rojo argitaletxeak banatuko dituen sarietarako hautagaien artean dago. Arrasate Irratiko Igo Autobusera! saioan izan da gaur, martitzena.