Amaia Remirez jantzi du Albesek Goya sarietarako

Imanol Beloki Unamuno 2019ko ots. 4a, 14:41

Amaia Albes diseinatzaileak Amaia Remirez jantzi du Goya sarietarako. Gris antrazita koloreko eta satenezko soinekoa neurrira egin dio Albesek. Arrasatearrak adierazi duenez, oso eroso ikusi du Remirez saria jasotzen, eta ondo defenditu duela soinekoa gaineratu du.

Goya Sarien 33. edizioa izan da, eta animaziozko pelikula onenaren saria jaso du Amaia Remirezek, Un dia mas con vida pelikularekin. Albesek, soinekoa egin dio Reminezi, eta halakoa dela adierazi du goi joskintzako diseinatzaileak: "soinekoa gris kolorekoa da, kristalak ditu alboetan, bizkarraldea bistan kortxe detaile batekin…".

Ez da lehen aldia Albesek Remirez janzten duela, eta bien artean egindako lanarekin gustura geratu dela adierazi du. "Amaia Remirez, Cannes-erako soineko bila etorri zen, eta harreman polita sortu dela esango nuke. Halako momentuetarako aholku bila datoz, eta lehenengo aldian oso pozik geratu zenez, oraingoan ere etorri da. Erabaki genuen zerbait neurrira egitea, bion diseinua izango zena. Hiru aste lehenago etorri zen, eta bion sormen bat izan da".

Baster dendakoen jantzia

Publikoaren artean Debagoieneko beste diseinu bat ere ikusi ahal izan zen Goya sarietan, Bergarako Baster dendako Mariaje Ibañez estilistarena, hain zuzen ere. Esther Baquero estilistak zeraman soinean. Zine eta antzokietan egiten du lan Baquerok, eszena eta ikus-entzunezko arloko jantziak diseinatzen.

Esther Baquero jantzi du Bergarako Baster dendako Mariaje Ibañez estilistak

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak