Zapatuan hasiko da ludoteka ibiltaria

Imanol Beloki Unamuno 2019ko urt. 31a, 14:00

Arrasateko Txatxilipurdi elkarteak otsailaren 2an jarriko du martxan Ludoteka ibiltaria, Musakola auzoan. Egitasmo honen helburua, ludotekarik ez dagoen auzoetan ludotekaz gozatzeko gunea izatea da, elkargunea jarriaz, aisialdian euskaraz, lagunak eginez jolastu, gozatu, parte hartu eta goiz atsegina pasatzeko parada izanez.

3-12 urte bitarteko umeentzat, nerabeentzat eta horien arduradunentzat zapatu goizak euskaraz eta giro atseginean gozatzeko aukera eskainiko du Txatxilipurdik aurten ere. Otsaila eta martxoan zehar izango da Ludoteka ibiltaria zapatuetan. Otsailean, Musakolan, eta martxoan, berriz, San Andresen.

Euskaraz jolastuz

"Hiru ludoteka finko daude Arrasaten, baina, badaude auzo batzuk ludotekarik ez dutenak. Hori horrela, auzo horietan ere haurrek euskaraz gozatzeko eta gune bat izan dezaten, urtean zehar hainbat asteburutan beraiekin elkartu eta beraien nahiak asetzea da egitasmoaren asmoa", adierazi du Arantza Osoro Txatxilipurdiko teknikariak.

Sukaldaritza arrakastatsua

"Gerturatzen direnen artean erabakitzen dute zer egin egun horretan, eta nola. Musakolan, esaterako, gazte txokoa dugunez, arrakasta izaten duen ekintza sukaldaritza izaten da: San Blasak, pastelak, pizzak… egiten gustura aritzen dira. Hala, auzoko komertzioetara joaten dira erosketak egitera, eta horrela, auzoan ere ezagutzera ematen dira…", adierazi du Osorok.

Aurten, 11:00etatik aurrera

Ordutegiari dagokionez,  aurten beranduago hasiko da. 10:30etan beharrean, 11:00etan hasiko da Ludoteka ibiltaria, eta 14:00ak arte ekintza ezberdinez disfrutatzeko aukera izango dute gaztetxoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak