Ostiralean iritsiko dira hilak 25ean, Arrasatera eta iristeaz bat txistu eta dantzariekin egingo diete ongietorria.
Emanaldiek urtarrilaren 26a arte itxaron beharko dute (Kulturaten, 12:30ean), eta bertan, 40 musikari inguru elkartuko dira hiru taldetan banatuta; alde batetik haizezko talde bat, bestetik orkestra bat, eta azkenekoz, abesbatza bat.
Kontzertuari amaiera emateko, Arantzazu Idigorasek zuzentzen dituen musika taldeetako partaide batzuk, Montblackeko musika eskolakoekin batera Mikel Laboaren Txoriak-Txori abestia eskainiko dute. Publikoaren parte-hartzea ere ongietorria izango dela adierazi dute.
Zazpi urte pasatu dira bi musika eskolek egin zuten lehen topaketatik, eta beraz, elkar ondo ezagutzen dira. Arrasate Musikalek bere partetik eskerrak eman nahi dizkie Ziarrola eta Txalaparta elkarteei ekitaldian parte hartuko duten musikari guztientzat zapatuan bazkaltzeko eta afaltzeko aukera eskaini baitute.
Egitaraua
Hona hemen kontzerturako gertatutako egitaraua:
Haizezko taldea
- Roses del Brull sardana (J.Serra)
- La Bamba (Trad.Mejicana, Arr.F.Leone)
- Music for a wester (R.Boyle)
Bartók Koroa
- A Gaelic blessing (J.Rutter)
- Estimo el nadal (A.Tolmos)
Vivace Orkestra
- Minueto classico (S.Nelson)
- Allegro spiritoso (S.Nelson)
- Els infants del món (R.Blanc)
- Els petist músics (A. Guinjoan)
Piano-joleak izango dira: Marta Izagirre eta Eduardo Arzamendi. Eta irakaslea da Teresa Gonzalez.