Azokako ezaugarriak eta helburuak kontatzeaz gainera, Musakola auzoan dagoen Hidalgobaso mendian herritarrekin landaketa egingo dutela iragarri du Arrasateko Udaleko Landa Ingurune saileko Pello Garaik.
Hirugarren zapatua izanik, hilero moduan baserritarren azoka izango da zapatuan Seber Altube plazan, 8:00etatik 14:00ak bitartean. Garaiko produktuez gainera, askotariko zuhaitz eta zuhaixkak erosteko aukera izango da Seberren izango diren zazpi mintegiren eskutik, horien artean, Igo Autobusera! saiora gonbidatu duten Juan Gamioren Zubialde mintegia.
Azokako ezaugarriak eta helburuak kontatzeaz gainera, Musakola auzoan dagoen Hidalgobaso mendian herritarrekin landaketa egingo dutela iragarri du Arrasateko Udaleko Landa Ingurune saileko Pello Garaik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.