'Igo autobusera' saioa: 2019-01-15

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko urt. 15a, 14:12

Arrasateko Emakume Mundu Martxa Plataforma hasi da Martxoak 8ko ekitaldiak prestatzeko lanetan, eta emakume guztiei dei egin diete taldera batzeko, halaxe kontatu du taldeko kide Jasone Giraldok gaur, martitzena, Igo Autobusera! saioko albistegian. Eguneko albisteez gain, agenda proposamenak, Joxe Landaren eguraldi iragarpena eta aste honetako zozketa poltsako oparien gainekoak jaso ditu Arrasate Irratiko zuzeneko saioak.

Aste honetako zozketa poltsa opariz beteta dago: eguenean, Nerabe taldeak Kooltur Ostegunak musika zikloaren baitan egingo duen kontzerturako sarrerak zozkatuko dituzte; eta egubakoitzean, berriz, Arrasateko Amaia antzokian zapatuan eskainiko duten Inondik Inora haur-antzerkirako sarrerak, eta baita Oñatiko Gaztelekuan zapatuan Aitor Regueiro eta Izaki Gardenak talde ezagunak eskainiko duten emanaldirako sarrerak ere. Horrez gainera, Doke antzerki taldearen eskutik, urtarrilak 26an, 19:30etan, Bilboko Arriaga antzokian eskainiko duen Hamaika amaren seme (alaba) lana ikusteko gonbidapenak ere badituzte Igo Autobusera! saioan. Adi! Doke taldearen gonbidapen horiek ez dira zozketa bitartez banatuko, baizik eta azkarren deitu edo idazten dutenek eskuratuko dituzte-eta!

Irratiko zozketatan parte hartzeko ohiko bideak, honakoak dira: 943 25 05 05 telefonora deituta edo irratia@goiena.eus helbidera idatzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak