IGO AUTOBUSERA!

EKT graduondoko urtarrileko asteburuan, tradizioa berbagai

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko urtarrilaren 14a

MUko Ikus-entzunezko fakultatean hilean behin egiten dute EKT –Euskal Kulturgintzaren Transmisioa– graduondokoa, eta Goienako kazetari Maider Arregi da ikasleetako bat. Asteburuan egin dituzten urtarrileko saioetan tradizioa hartu dute ardatz baina modernitatearen, gaur egungo prismatik edo begiradatik, ikusia. Gaurko, astelehena, Igo Autobusera! saioan laburbildu ditu Arregik saioek emandakoak.

Askotariko adituak izan dira oraingoan ere, horien artean: Iñaki Zabaleta filosofoa, Joxe Angel Irigaray mediku, poeta eta pentsalaria, eta Juan Karlos Etxegoien, Xamar, idazle eta irakaslea. Zabaletak, Wilhem Von Humboldt humanistaren inguruan jardun du, Joxe Angel Irigarayk Nafarroako egoera aztertu du, eta Xamar-ek tradizioaren transmisioaren gaiari buruz egin zuen berbaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak