Besaide Mendizale Elkarteak Zuzendaritza berria behar du

Amaia Zabala 2018ko abe. 18a, 16:01

Arrasateko Besaide Mendizale Elkarteko zuzendaritzak jakinarazi du datorren urte hasieran zuzendaritza honek bere ibilbidea bukatuko duela eta ordezkatuko dituen talde baten bila dabiltzala.

Elkarteko bazkideei, eta bazkide ez diren herritar guztiei luzatu diete deia, etorkizuneko erronkei buruz hausnartzeko eta "elkarlanean elkarteari eusteko" helburuarekin.

Zuzendaritza berria datorren urtean sartuko litzateke, eta egungo zuzendaritzako kideek berriei laguntzeko prestutasuna azaldu dute, Elkarteak herrian mendizaletasunaren zentzu zabala hedatzen jarraitu dezan.

1.800 bazkide inguru ditu Besaidek eta Mendizale Elkarte erreferenteetako bat da Euskal Herrian. Hainbat mendi irteera antolatzen dituzte, Pirinioetara eta Europako Pikoetara esaterako.

Eskiatzera antolatu izan dituzten irteerek ere arrakasta handia izan ohi dute. Azken urteetan, berriz, herri bideen berreskurapenean ere ari dira lanean.

Besaidek urtean zehar antolatzen dituen jardunaldien barruan, bihar, abenduak 19, hitzaldia emango dute Pinudien krisiaren inguruan Arrasateko Kulturaten 18:30etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak