'Igo autobusera' saioaren lehen geltokia: 2018-12-17

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2018ko abe. 17a, 14:10

Eguneko albisteak eta asteburuak eman dituenak gainbegiratu dituzte asteko lehen Igo Autobusera! saioan. Elkarrizketaren tartean, berriz, Maider Arregi lankidearekin Euskal Kulturaren Transmisioa izeneko graduondokoari buruz jardun dute.

Arrasate Irratian aste honetan zozketa poltsan dituzten opariak ere eskaini dituzte: eguenean, Kooltur Ekintzak taldeak oparitutako Kooltur Ostegunak kontzerturako sarrerak zozkatuko dituzte, Mice taldea izango da, abenduaren 20an Arrasateko gaztetxeko agertokian. Egubakoitzean, berriz, bertso eta antzerki sarrerak: AEDk elkarteak Amaia antzokian egubakoitzerako antolatu duen gonbidapenak, batetik; eta Udaleko Kultura Sailaren eskutik, domekan Amaia antzokian Vaiven taldeak eskainiko duen Erlauntza antzezlanerako gonbidapenak ere bai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak