Aurten Mojategin jokatuko dute Arizmendik antolatzen duen Gabonetako Emakumeen Futbol Txapelketa

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko abe. 13a, 14:08

Abenduaren 27an eta 28an jokatuko dituzte Gabonetako txapelketako partiduak. 27an, infantilen, kadeteen eta alebinen txanda izango da; eta, talde nagusiek 28an, egubakoitza, jokatuko dute.

Nagusien txapelketan parte hartuko dute Debagoieneko selekzioak, Realak eta Eibarrek. Talde txuri urdina selekzio batekin etorri izan ohi da; eta, aurten ere hori egingo du maila txikienetan; baina, nagusien mailan talde propioa ekarriko dute. "Aurten emakumeen bigarren taldea sortu dugu; hori horrela, txapelketara, nagusien mailan, talde propioa ekarriko dugu", azaldu du Realeko kirol arduradun Garbiñe Etxeberriak.

Debagoieneko selekzioan parte hartuko dute Bergarako sei jokalarik, Aloña Mendiko seik eta Leintz Arizmendiko beste seik. Entrenatzaileak izango dira Tito Etxeandia eta Manu Diaz. Horiez gain, Realean eta Eibarren ere hainbat debagoiendarrek jokatuko dute.

Nagusien txapelketa 10:00etan hasiko da –abenduaren 28an–. Gaztetxoen txapelketak izango dira eguenean: infantilak 9:00etan, kadeteak 12:00etan eta alebinak 15:00etan.

14 urtetako ibilbide oparoa

Txapelketaren aurkezpena gaur egin dute. Azaldu dute 14 urteotan ibilbide oparoa izan duela txapelketak; horrek ekarri du, gainera, emakumezkoen futbolaren gorakada. Alde horretatik, Maria Ubarretxena alkatea pozik azaldu da aurten Arrasaten jokatuko delako txapelketa; eta, "eskerrak" eman dizkio Arizmendiri "emakumeen kirola sustatzen" egiten duten lanagatik.

Realeko –Garbiñe Etxeberria– eta Eibarko –Jon Zabaleta– ordezkariek eskertu egin dute 14 urte hauetan txapelketan parte hartzeko izan duten gonbidapena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak