Ainhoa Larrañaga (Go!azen): "Telesailean hasi arte ez nekien antzerkia nuela gustuko, aurrerantzean ere zineman eta telebistan lan egitea gustatuko litzaidake"

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2018ko abe. 12a, 14:20

Elgetako Espaloia antzokian eta Oñatiko gaztelekuan eskaini zuten asteburuan Go!azen antzezlana eta sarrera guztiak agortu egin ziren; eta domekan, Amaia antzokian izango dira ETBko telesaileko aktoreak, eta emanaldi horretarako ere, sarrera guztiak agortuta daude. Ainhoa Larrañaga, Eli, gonbidatu dute gaur, Arrasate Irratiko Igo Autobusera! saiora.

Aspaldi agortu ziren domekako ikuskizunerako sarrerak baina, Arrasateko Udalari esker, Arrasate Irratian eta Goiena Klubean hainbat gonbidapen dituzte. Gaur, eguaztena, da, Goiena Klubeko zozketan parte hartzeko azken eguna: kluba@goiena.eus idatzita edo Whatsapp-a bidalita: KLUBA Antzerkia [bazkidearen zenbakia] 688 69 00 07 zenbakira. Arrasate Irratiko zozketan parte hartzeko egubakoitza 10:00ak aurretik idatzi behar da irratia@goiena.eus helbidera, edo deitu 943 25 05 05 telefonora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak