'Igo autobusera' saioaren lehen geltokia: 2018-12-10

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2018ko abe. 10a, 12:37

Asteburuak eman dituenak gainbegiratu dituzte gaurko, astelehena, Arrasate Irratiko Igo Autobusera! saioan; hori horrela, besteak beste, kirolen tartean herriko taldeen kirol emaitzak jaso dituzte, eta Durangoko Azokan bizi izandakoak laburbildu dituzte Aitor Agiriano lankidearen laguntzarekin. Horrez gainera, egunero moduan, Joxe Landak datozen egunetarako eguraldi iragarpena egin du.

Aste honetan ere hainbat izango dira Arrasate Irratian eskainiko dituzten opariak: eguenean, Eskean Kristo taldeak Kooltur Ostegunak musika zikloaren baitan egingo duen kontzerturako sarrerak banatuko dituzte, eta egubakoitzean, domekan, Amaia antzokian, 17:00etan, eskainiko duten Goazen! antzezlanerako sarrerak. Bi modu daude zozketatan parte hartzeko: 943 25 05 05 telefonora deituta eta irratia@goiena.eus helbidera mezua bidalita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak