FMko107.7ko autobusak bi geltoki nagusi ditu astelehenetik egubakoitzera: 10:00etan eta 11:00etan. Lehenengoan, eguneko albisteak, Joxe Landaren eguraldi iragarpena, eta agenda proposamenak dira berbagai nagusi, gaur, adibidez, Euskaraldiari eskainitako albistegiko tartean, AEK-ko Oskar Elizburu izan da Igo Autobusera saioan. Bigarrena, elkarrizketaren geltokia da, eta gaur, eguena, Kooltur Ekintzako kide Iker Barandiaran gonbidatu dute, gaur Arrasateko gaztetxean izango den kontzertuari buruz berbetan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.