Josemari Velez de Mendizabalek idatzi du Hamaika amaren seme (alaba), Sabin Salaberrik musika egokitu eta zuzendari lanetan Vene Herrerok jardun du. Eszenografiaren ardura, ostera, Iñigo Arregik izan du. Aramaioko Papargorri abesbatzak ere hartuko du parte kantuan eta aktore lanetan ere jardungo dute horietako batzuk.
Joan den asteburuan Oñatin aurkeztu ondoren –Eusko Ikaskuntzaren mendeurrenaren bueltan– oraingo domekan Arrasatera dator; Amaia antzokian izango da. Abenduaren 16an, ostera, Aramaiora iritsiko da.