Ehunka neska mutikok bat egin zuten haka dantza eginez. Kirolean eta bereziki eskola kirolean biolentziaren inguruko kontzientzia piztea da helburua, gehienetan harmailetan sortzen dena guraso eta ikusleen partetik. Eta, horren aurrean, "nahikoa da" esan dute. Kirola, batez ere gaztetxoenetan, gozatzeko dela azpimarratu nahi izan dute eta mezu garbia helarazi diete; haka dantzatu dute hori bultzatzeko, erritual modura.