Erabilgarri dago bizikletak garbitzeko gunea Zigorrola auzoko Arruena plazan

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko aza. 29a, 13:30

Gaur aurkeztu dute azpiegitura berria Arrasateko alkate Maria Ubarretxenak eta kiroletako zinegotzi Ander Garaik. Txorrotak hiru minutuz botako du ura, eta martxan jartzeko behar diren fitxak kiroldegian eskura daitezke hogei zentimoko prezioan. 

Aurrekontu parte hartzaileetan boto gehien pilatu zituen bigarren proiektua izan zen, eta Udal gobernuak 2018an zehar proiektua errealitate bihurtzeko konpromisoa hartu zuen. Bizikletak garbitzeko gunea erabilgarri dago Zigorrola auzoko Arruena parkean eta gaur egin dute aurkezpena Maria Ubarretxena alkateak eta Ander Garai kiroletako zinegotziak.

Guneak 7.500 euroko inbertsioa suposatu du eta prest dago erabiltzeko. "Txapa bidezko sistema ipini dugu. Ez da dirua biltzeko neurri bat kopuru sinbolikoa delako. Arazo larria dugu Garagartzako autoak garbitzeko gunean ur kontsumo oso handia dugulako bertan, eta pentsatu dugu hemen bestelako sistema bat jartzea. Garagartzako gunean ere zelan jokatu pentsatu beharko dugu; izan ere, erabiltzaile batzuk erantzukizun handiz jokatzen dute, baina beste batzuk ez", azaldu du Maria Ubarretxenak.

Txapak kiroldegian

Udal arduradunek jakinarazi dute bizikletak garbitzeko gunea martxan jartzeko txapak kiroldegian daudela salgai. Prezioa da hogei zentimo. "Ehun fitxa daude une honetan, baina gehiago eskatu ditugu; izan ere, pentsatzen dugu jendeak hainbat hartuko dituela kiroldegira behin eta berriz joan behar ez izateko".

Fitxa batekin hiru minutuz ematen du ura txorrotak. "Nahikoa denbora dela pentsatzen dugu. Ur emaria ere egokia delakoan gaude", adierazi du kiroletako zinegotzi Ander Garaik.

Gunearen erabilera egokirako arauak zeintzuk diren ere azaldu du: "Gune honetan ezin dira motordun ibilgailuak garbitu. Horretarako Garagartzako gunea dugu, eta aldi berean ezin da xaboirik edo bestelako garabiketa produkturik erabili. Hemen ura bakarrik erabil daiteke. Azkenik, ingurua txukun laga behar da. Guri topatzea gustatuko litzaigukeen modura, hain zuzen ere".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak