Aita Mennik neguko arropak batuko ditu Grezian dauden errefuxiatu siriarrentzako

Maialen Regueiro 2018ko aza. 22a, 09:27

Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundea Grezian dauden Siriako errefuxiatuendako arropa batzen dabil. Eta, Aita Menniko ospitalean bat egin dute ekimenarekin. Gaur, hilak 22, da arropak entregatzeko azken eguna.

Egunotan Aita Mennin batuko duten arropa Zaporeakeko biltegietara eramango dute, eta datorren astean bertan eramango dituzte kamioietan Greziara, negua gainean dagoelako. Duela bi urte Siriako errefuxiatuen egoerak komunikabidetan izan zuen oihartzunak solidaritate uholdea ekarri zuen, Aita Mennin 18.000 kilo arropa batu zuten. Orain egoera bestelakoa da, Greziako arropa biltegiak hutsik daude.

Arropa bilketa

Emakumezkoen, gizonezkoen eta umeen arropen beharra dago, besteak beste, jakak, prakak, berokiak, txanoak eta bufandak. Galtzerdien beharra ere badago, baina hauek berriak izatea ezinbestekoa da. 

2017ko kanpaina

Aita Mennik urte batzuk daramatza arropa bilketa burutzen. Iaz, besteak beste, 18.560 kilo arropa batu zituen, Grezian dauden errefuxiatu siriarrei bidaltzeko. 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak