Gizonezkoek eraso matxistekiko duten jarreran jarriko dute fokua

Xabi Gorostidi 2018ko aza. 20a, 15:51

Emakumeen Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da domeka. Arrasateko Udaleko Berdintasun sailak, eta herriko Mugimendu feminista osatzen duten taldeek prest dute egitaraua, eta aurtengo leloa gizonezkoengan zentratu dute, erasoen aurrean hartzen duten jarrera oso garrantzitsua dela iritzita. 

Arrasateko Udaleko Berdintasun sailak, herriko Mugimendu feminista osatzen duten taldeek prest dute Emakumeen Indarkeriaren Aurkeko Nazioarteko Egunaren bueltako egitaraua.

Aurtengoan, arreta berezia jarri nahi izan dute eraso matxistekin amaitzeko gizonezkoen egin dezaketen horretan.

Leloak hala dio. Mota guztietako indarkeria matxistaren aurrean: ZU NON ZAUDE? eta jarraian hiru aukera zehazten ditu: Konplizea naiz, Isilik Geratzen naiz, edo kontrako jarrera aktiboa daukat. Gizonezkoek hausnarketa hori egiteak, egoera aldatzen lagundu dezakeela uste dute.

Baina fokua ez dute soilik gizonezkoengan jarriko. Hala azaldu du Jasone Giraldok, zein beste aspektutan zentratuko diren. Domekako manifestazioan erreferentzia egingo diote Justiziak izan dezakeen ardurari. Manifestazioaz gain zapatu goizean doako autodefentsa feminista egingo dute Emakume Txokoan, eta hilaren 28an, Alardeak ukatutako plazara liburuaren aurkezpena egingo dute Kulturaten.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak