Roberto, Emili eta Zaparen oroimen ekitaldia egin zuten atzo Arrasaten

Amaia Zabala 2018ko aza. 16a, 19:04

Atzo 40 urte bete ziren Komando Autonomo Antikapitalistako kide Jose Mari Iturrioz Zapa, Roberto Aranburu eta Emili Larrea herritarra Guardia Zibilak Arrasaten tiroz hil zituenetik. Ondorioz, EHBilduk antolaturik hiru hildakoen omenezko ekitaldia egin zuten atzo  eta herritar ugari elkartu ziren.

 

18:00etan Udala plazan, Roberto, Emili eta Zaparen omenezko plakaren aurrean lore eskaintza eta hitz hartze labur bat egin zituzten, aurresku batekin eta txalaparta doinuekin lagundurik.

Ondoren, 19:00etan Kulturate aretoan ekitaldi politikoa egin zuten Iraitz Agirrek aurkezturik eta herritar ugari bildu ziren, areto nagusia txiki geratzeraino.

Ekitaldi hunkigarria izan zen, duela 40 urteko gertaera honetan Zapa, eta Robertorekin batera Guardia Zibilak tirokatua izan zen baina bizirik atera zen Kike Zurutuzaren hitzak Kulturatera gerturatu ziren guztiengana iritsi baitziren. Tamaina honetako ekitaldi batean hitza hartzen zuen lehen aldia izan zen gainera.

Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko politikaria eta Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua ere bertan izan zen.

Ekitaldia osatzeko, berriz, inoiz argitaratu gabeak diren bideo labur batzuk ere emititu zituzten, duela 40 urte hilketa hauek salatuz Arrasaten egin ziren protesta eta manifestazio jendetsuen irudiak hain zuzen.

Amaieran, Petti abeslariaren kantuez gozatzeko aukera izan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak