Carlo Collodik idatzi zuen ipuin klasikoa abiapuntu hartuta, Glu Glu taldeak bertsio gaurkotua eskainiko du azaroaren 3an, Arrasateko antzokian, 17:00etan. "3 eta 9 urte bitarteko haurrendako sortu dugu, baina eurekin etorriko diren helduei ere keinu asko eginda. Antzerki musikala egiten dugu, eta abesten ditugun doinuak helduentzako ezagunak dira oso", dio Ugaitz Alegria aktoreak.
Labetik atera berri duten lanak harrera oso ona izan du Gernikan eta Beasainen urrian egin dituzten saioetan: "Oinarrian guztiok ezagutzen dugun istorioa da, baina Galder Perezek moldatu duen gidoiko mezu nagusia apur bat birplanteatuta dator; bullying gaia dakargu Pinotxo bere ikaskideekiko ezberdin sentitzen dela aitzakia hartuta".
Sarrerak Amaia antzokiko leihatilan 5 eurotan eskura daitezke, eta baita Arrasate.eus atariaren bitartez.