"Kooltur Ostegunek jaiegunetan ez dute eguen arruntetan besteko harrera onik izaten publikoaren aldetik", eta, esperientziatik ikasita, datorren astean, azaroak 8an, abiatuko du Kooltur Ekintza taldeak hileko eskaintza.
Azaroaren 8an, Anari taldea
Orain dela hiru denboraldi egon zen Arrasateko gaztetxean azkenekoz azkoitiarrak gidatutako taldea. "Harekin eta bere taldearekin gogoratu, eta berriz ere etortzeko gonbidapena egin genien, badakigu jendeak gustura hartzen dituztela. Talde formatuan etorriko dira, konexio berezia dute publikoarekin", azaldu du Kooltur Ekintza taldeko Iker Barandiaranek.
Kanadakoa, azaroaren 15ean
Hileko bigarren gonbidatua da Old Seed Kanadako bakarlaria. "Ez dugu zuzenean ikusteko aukerarik izan, baina oso kritika onak heldu zaizkigu. Emanaldi intimoagoa izango da".
Hardcore jaia, hurrengoan
Ezohikoa izango da azaroaren 22koa; talde bat beharrean, bi izango dira: Estricalla eta Jerry & 25th Coming Fire, hurrenez hurren. Bi talde gonbidatu izateak ez du eragingo ordutegian, ezta prezioan ere –5 euro–. "Gipuzkoako taldea da lehenengoa, baina partaide guztiak ez dira Euskal Herrian bizi; hortaz, ez dute kontzertu askorik egiten. Eskarmentu handia dute, hamazortzi urtean bost disko argitaratu dituzte. "Kideetako bat, Ameriketako Estatu Batuetan bizi da eta harreman handia du Poison Idea taldeko abeslariarekin –Portlandeko hardcore talde ezaguna da–; elkarrekin disko bat grabatu dute eta aurkezpen kontzertuak egiten ari dira; horietako bat izango da gurea. Emanaldi bikoitza izango da, hardcore estilokoak dira bi taldeak, eta bat ikusi gure duenak bestea ere gustura ikusiko du. Punk eta hardcore zaleentzat saihestu ezineko gaua".
The Wooly Bushmens, azkenak
Amerikarrek itxiko dute egitaraua. "Punk-rocketik badute, baina, teklatua ere eramaten dutenez, 50eko hamarkadako rocka presente egongo da, gordinagoa edo basatiagoa bada ere. Dantza egiteko aukera ona".