Halloweeni pultsua egingo diote Arrasaten, Gaba Baltzarekin

Goiatz Arana Begiristain 2018ko urr. 26a, 13:25

Gaba Beltza berreskuratuko dute aurten Arrasaten, TTAK gazte taldearen, Ekin Emakumeak eta Txatxilipurdi elkarteen eta udal ludoteka eta gaztetxokoen eskutik. Hilaren 31n izango da ekitaldi nagusia, baina askotariko ekintzak antolatu dituzte aurreko egunetarako ere.

Hauxe da egitaraua:

Urrian zehar: Kalabaza eta kukumarro tailerrak, ludoteka eta gaztetxokoetan.

Urriaren 26an, egubakoitza: Hilerokoaren misterioen inguruko tailerra, nerabeentzako, Arrasateko Sexologia Zerbitzuaren eskutik. 18:30ean Gaztegunean. Plaza mugatuak.

Urriaren 27an eta 28an, zapatua eta domeka: Erdiguneko Gaztegunea Beldur Etxe bilakatuko dute Arrasateko nerabeek.
Herritarren bisitak jasotzeko, zabalik egongo da, 18:00etatik 20:00etara.

Urriaren 29an, astelehena: Ahulki hutsak dokumentala eta solasaldia, Eider Otxoarekin eta Maite Urzainekin, Kulturateko areto nagusian, 18:30ean.

Urriaren 31n, eguaztena: Arimen biltzarra, Monterronen, 19:00etan. Kukumarroz, baserritarrez edota kalabaza hutsekin joateko deia egin diete herritarrei. Arimen biltzarrera joateko hiru ibilbide egongo dira: baserritarrak Iratiko plazatxoan bilduko dira, 18:00etan; kukumarroak, Portaloian, 18:00etan; eta kalabazak, Zaldibarren, 18:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak