ALBISTEAK

Musakolako transformadorea kendu dute

Xabi Gorostidi 2018ko urriaren 22a

Ostegunean Musakolako Herri Eskola eraberritzeko bidean, denboraz luzez traba izan den transformadore elektrikoa kendu zuten. Apirilean hasi ziren hori lortzeko lanak. Nao Santiago kaleko jolas parkeetako baten azpian, transformadore berria jarri zuten lurpean, eta behin hori eginda, atzokoan eraitsi zuten transformadore zaharra. Traba desagertu dela ikusita, pozik azaldu zen Maria Ubarretxena alkatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak