IGO AUTOBUSERA!

Zapatuko baserritar azokan, sagarra protagonista

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2018ko urriaren 18a

Hirugarren zapatua izanik, etzi, Seber Altube plazan Baserritarren Azoka izango da 9:00etatik 14:00etara. Arrasateko Udaleko Toki garapen saileko Nerea Lazpiurrek kontatu du gaur, eguena, Igo Autobusera! saioan zapatuan Seber Altube azokan  izango dena.

Oraingoa, Arrasateko Udalak, Debagoieneko Mankomunitateko Turismo sailak eta Debabarrenako Landa Garapena Elkarteak antolatu dute. Ohiko azokaz gainera, bestelako ekitaldiak ere izango dira: Unai Agirrek gidatutako sagar dastaketa 11:00etan eta 12:00etan hasita, saiheski pintxoak eta sagardoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak