Euskaraldiari eta belarriprest rolari buruzko xehetasunak emateaz gain, herritarren ekarpenak eta iritziak jasotzea izan zen helburuetako bat, eta lortutzat eman zuten. "Beldur ginen jende gutxi gerturatuko ote zen, baina azkenean herritar ugari etorri dira, belarriprest-ez gainezka egin du tabernak. Ekarpen asko batu ditugu, eta oso pozik gaude", azaldu du Iker Agirre batzordekideak.
Belarriprest-ek Ahobizi-ek bezainbesteko garrantzia dutela azpimarratzeko helburua ere izan zuen saioak. "Bi rolak dira ezinbestekoak ariketa sozial kolektibo hau aurrera eramateko, eta gaurko erantzuna pozgarria izan da. Egia da belarriprest-ak urrunago sentitu ditzakegula hasiera batean; horregatik, esfortzu bat egin behar dugu haiek gureganatzeko, eta gaur lortu dugu", dio Agirrek.