2013an abiatu zuten Judith Argomanizek eta Jaiotz Osak Lasala dantza konpainia; harrezkero, etenik barik ari dira askotariko emanaldiak arrakastaz eskaintzen.
Udazabal programaren baitan Arrasateko kaleetan dantzatu zuten orain dela hiru urte, eta bihar, zapatua, Amaia antzokian eskainiko dute IU, Female eta Trip piezekin osatutako dantza garaikide saioa. "Hiru pieza solte dira, ez dute elkarren artean zerikusirik. Garazi Etxaburuk eta Jaiotz Osak egiten duten duetoa da lehenengoa, emakume hirukote batek feminismoa lantzen du bigarrenean, eta, hirugarrenean, beste pieza batzuen inguruan bidaia bat taularatzen du boskote batek", dio Argomaniz koreografoak.
Publikoak ulertzeko moduko saioak egitea dutela helburu, gaineratu du dantzariak: "Kontzeptualegia izan barik, dantzarekin guztiok gozatzea da asmoa.