Bailarako asanbladako kideak, Gipuzkoako Koordinatzaile orokor Arantza Gonzalez; Euskadiko koordinatzaile Isabel Salud; Elkarrekin-Podemoseko legebiltzarkide Iñigo Martinez eta Jon Hernandez, Arrasateko Udaleko ordezkariak eta herritar anonimoak egon ziren irekiera ekitaldian.
Aldai kaleko egoitza, Ezker Anitzaren hirugarren egoitza da. Proiektuari jarraipena ematen dion pausua dela esan dute arduradunek.Aste honetan batzartuko da Debagoienako Asanblada, eta bertan erabakiko dute egoitza zein egunetan eta orduetan egongo den zabalik. Gune aktiboa izateko helburua duela azaldu dute. Ikuspuntu feminista, ekologista, errepublikano eta sozialistatik elkarbanatu, hausnartu, eztabaidatu eta lantzeko gunea.
Erakusketa
Aktibo izatearen adibide da azaroaren 25era arte ikusgai dagoen erakusketa. Emakume feministen eta iraultzaileen gaineko bilduma da. Ostean, lan-munduko ezbeharrei buruzko erakusketa ipiniko dute, eta gai horren inguruko ekintzak egingo dituzte.