Duela 3.000-3.500 urte jada jendea bizi zen Arrasaten

Goiatz Arana Begiristain 2018ko urr. 9a, 14:01

Horixe baieztatu dute egunotan San Juan Bataiatzailearen parrokian, kanpandorre azpian, egindako indusketa lanetan aurkitutako aztarnek. Brontze Aroko zeramika ugari topatu dituzte eta baita Erdi Aroko hezurtegi bat ere, dozena bat gorputzen aztarnekin. Iazko indusketetatik aterako ondorioak konfirmatuta, Arrasateren historian atzera egiteko jauzi handia suposatzen du emaitzak.

Palentziako Gotzaina bertan egon daitekeen susmoa egon badagoen arren, ez dute bere arrastorik aurkitu, ezta eliza zaharrarenik ere. Baina lortutakoa nahikoa dela diote eta ez dela hirugarren kanpainarik izango.

Hiruzpalau hilabete beharko dituzte materiala garbitu, sailkatu, aztertu eta behin-betiko txosten bat osatzeko. Bien bitartean, Arrasate Zientzia Elkartekoek herriko ondarea loratzeko lanean jarraituko dute; iaz San Bixente mendixkan X. mendeko gorpuzki bat aurkituta, baselizetan egingo dituzte hurrengo indusketak.

Erlazionatuak

San Juan Bataiatzailea parrokiako indusketak

Goiatz Arana Begiristain 2018 urr 09 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak