Ikerketaren arabera, Renault Premiun kamioia matxura bat konpontzen ari zen bide bazterrean, eta hori egiten ari zela atzetik kolpatu du Hyunday Tucson autoak. Asparrena Nafarroatik gertu dago, eta hori dela eta Nafarroako larrialdi zerbitzuak izan dira istripuaren gunera heltzen lehenak.
Irudia: Nafarroako suhiltzaileak (twitter)
Ertzaintzak gertatutakoa argitzeko ikerketa abian du. Bertako iturriek GOIENAri esan diotenez, gorpuak forentsearen esku daude une honetan, dagozkien azterketak egiteko.