ETAren disoluzioarekin batera, garai berri bat ireki da eta aspaldidanik bakerantz eta elkarbizitzarantz eramango duen aldaketa baten zain daude. Horretarako, argi dute indarrean dagoen espetxe politika aldatu behar dela, giza eskubideak urratzen ari direlako eta presoen senideak sufrimendua jasaten jarraitzen dutelako. Dena den, aldaketa bat badago, ekintzak beharrezkoak direla uste dute.