Langileekin bilera
Udala atzo bildu zen etxez etxeko langileekin eta urria 1az geroztik Aurrerantz Kooperatiba Elkarteko langileak izango direla jakinarazi zieten. Bihar, berriz, Udala sindikatuekin bilduko da gai hau jorratzeko.
Aurrerantz Kooperatiba Elkartea
Bizkaian sortutako enpresa bat bada ere, Arrasateko Polo Garaian bulegoa du. Emakumeek osatzen duten elkarte bat da eta etxez etxeko zerbitzua eskaintzen du. Hala, elkartea prest dago urriaren 1ean zerbitzua hasten emateko eta urriaren 2an langileekin eseri eta akordio batera iristeko.