Atzoko prentsaurrekoan Arrasateko presoen egoeraz hitz egin zuten, besteak beste. Izan ere, herriko 2 preso bizi baldintza jasanezinak sufritzen ari direla adierazteaz gain, "indarrean dagoen espetxe politika, iraganean kateatuta dago eta ezohiko lege maltzur batean oinarritzen da" azpimarratu zuten. Hori dela eta, "elkartasuna aldarrikatzen jarraituko dugu, ukazioari, konpromisotik erantzunez, bakea, behi-betiko konponbide demokratiko eta pertsona guztien eskubideen alde sare herritarrak antolatuz" aitortu zuten.
Zapatuan ospatuko den Elkartasun Egunean parte hartzera deitu zituzten herritarrak, "gure eskuetan dagoelako estatuen jarrera aldatzea" arrazoituz. Bide batez, urriaren 20an Donostian egingo den Orain Presoak lemapeko manifestaziora joateko deia egiteko aprobetxatu zuten.
Hemen zapatuko egitaraua: