ALBISTEAK

'Marala Trio' taldearen emanaldiarekin hasiko da bihar X. Kulturate Akustikoa

Maialen Regueiro 2018ko irailaren 6a

Datozen bi asteburuetan musika akustikoaz gozatzeko aukera egongo da Kulturateko Areto Nagusian, bihar hasiko den X. Kulturate Akustikoari esker. Hitzordu guztiak 20:00etan hasiko dira.

Asteburu honetako hitzorduak

Bihar Marala Trio hirukotea arituko da, zapatuan Virginia Maestro bakarlariaren txanda izango da eta lehen asteburuari amaiera emateko Olatz Salvadorrek Zintzilik lan berria aurkeztuko du.

Bigarren asteburua

Hurrengo asteburuan, berriz, Salto taldearen txanda izango da egubakoitzean. Zapatuan, Lenao talde oñatiarrak Iparraldeko Argiak bilduma berria aurkeztuko du eta aurtengo edizioari amaiera emateko, hilaren 16an Fino Oyonarte arituko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak